Autoa eskaintzen dut
1. Izena eman eta erabiltzaileak topatu
Autoa eskaintzeko lehen urratsa izena ematea da. Ez duzu ezer ordaindu beharrik izango. Zure ibilgailuaren datuak sartu eta interesa duten pertsonentzako ikusgai izango da. Mapan begiratu, agian zure inguruan norbait autoaren beharrean izan daiteke.
2. Salneurria zehaztu
Zure autoaren arabera, honen salneurria zehaztu beharko duzu, eta partekatu nahi duten pertsonekin erabileraren inguruko adostasunetara iritsi beharko zara. Zuk erabakitzen duzu norekin partekatzea nahi duzun.
3. Asegurua egokitu
Zerbitzuan interesa badaukazu, autoaren asegurua egokitu beharko duzu autoa partekatu ahal izateko. Zure aseguruari galdegin diezaiokezu beste pertsona batzuk autoa erabiltzeko aukera izan dezaten, edo bestela, Ibilkari-engana zuzendu zaitezke autoa partekatzeko aseguruaz galdeginez.
4. Autoa partekatu
Erabiltzaile batek zure autoa eskatzen duenean, zure mugikor edo emailean bere eskaera jasoko duzu. Zure esku egongo da autoa uztearen azken erabakia.