Autoa partekatzea - aurrezteko modua

20.01.2016

Dirua aurreztu eta autoaren zama gutxitzea gustatuko litzaizuke? Autoak ordurik gehienak geldi ematen dituela ohartu eta honen mantenua uste baino garestiagoa gertatzen al zaizu? Hala bada, zergaitik ez duzu zure autoa gertuko pertsonekin partekatzen eta IBILKARI lagun artean izena ematen?

Auto berri bat erostea kontu garestia da. Again inguruan dituzun lagunak zurekin autoa partekatzeko prest leudeke. Partekatuz kostuak aurrezteko modua izango duzue. Hona adibide batzuk:

Neurri ertaineko auto berri bat
Norberaren erabilera: 10.000 km urtean, 9 urteko erabilera
Urteko kostua: 4.075 € edo 0,40 €/km
Kostu finkoak: 2.447 €
Autoa beste 3 erabiltzailekin partekatu ezkero, guztira 24.000 km egiten dituzue
Urteko kostua: 6.475 € edo 0,27 €/km
Koste finkoak: 2.447 €
Aurrezkia: 1.375 €/urtean

Mugikortasun aukera desberdinak dituzu herrian eta bigarren kotxe bezela erabiltzen duzun auto bat daukazu:
9 urte ditu eta gasolinazkoa da
Norberaren erabilera: 8.000 km
Urteko kostua: 2.487 € dira, 0,31 €/km
Kostu finkoak: 1.227 € dira
Autoa beste bi pertsonekin partekatzen duzu, eta guztira 16.000 km egiten dituzue
Urteko kostua: 3.697 € edo 0,23 €/km
Kostu finkoak: 1.227 €
Aurrezkia: 647 €/urtean

Batzutan tamaina handiko gauzak eraman ahal izateko auto handi baten beharra izaten da. Honek ordea kostu handiagoa eta erabilera baxuagoa izan ohi du, hortaz, partekatu ezkero kostu handi hauek murriztu daitezke:
Auto familiar bat
11 urtekoa eta diesela
Norberaren erabilera: 4.000 km urtean
Urteko kostua: 1.897 € edo 0,47 €/km
Kostu finkoa: 1.027 €
Autoa beste 4 lagunekin partekatuz, guztira 16.000 km
Urteko kostua: 3.857 € edo 0,24 €/km
Kostu finkoak: 1.027 €
Aurrezkia: 932 €/urtean

Dokumentua eskuratu

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

IBILKARI 2015