Autoa behar dut
1. Izena eman eta autoa bilatu
Autoa bilatzeko, lehendabizi Ibilkari zerbitzuaren erabiltzaile egin behar zara. Ez duzu ezer ordaindu beharrik. Hartara, autoak eskaintzen dituzten pertsona eta taldeekin harremanetan jartzea izango duzu. Auto-jabearekin adostasunak egin ostean, ibiltzen duzunean soilik ordainduko duzu.
2. Salneurria ipini
Autoa partekatzeko, gutxieneko adostasun batzuk egin beharko dituzu. Kilometroaren salneurria ipini eta guztia ongi antolatzeko, urtean egiten dituzun km aurreikusi beharko dituzu, bai eta, autoaren erabilera nola egin adostu.
3. Erabilera adostu
Autoa partekatzeko, autoaren jabearekin gitxieneko adostasun batzuk egin beharko dituzu. Urtean zenbat kilometro egiten dituzun hausnartu, baldintzak zehaztu eta akordioak egitea beharrezkoa izango da autoa erabili aurretik.
4. Autoa erabili
Erabilera denbora aurrez zehaztu beharko duzu. Web orri edota mugikorrerako aplikazioaren bitartez erreserba orduak zehaztu ahalko dituzu.
Autora sartzeko bi aukera dituzu: jabeak berak giltzak ematea; edota autoak ordenagailua balu, norberaren txartela erabiltzea.