Lagunen sarea

LAGUNCAR ekimenetik, REAS Euskadi sare honetan sartzen degu, batetik, Ekonomia Solidarioaren inguruan aurkezten diguten ikuspegia partekatzen dugulako, bai eta, ekimenaren ibilbidean ematen ari zaizkigun babesa eskertzeko asmoz.

REAS Euskadi 1997. urtean jaiotako sare bat da, ingurua eta pertsonen alde egiten duen ekonomia sustatzeko helburuarekin, 60 erakunde sozial eta enpresa baino gehiagoz osatua da.

REAS Euskadi-ren xedea ekonomia solidarioa garatzea da, ekonomiaren alderdi ezberdinak (ekoizpena, finantziazioa, merkataritza, kontsumoa) garapen pertsonala eta komunitarioaren zerbitzura dauden bitartekari gisa – eta ez helburu gisa - aldarrikatuz. Horrela, indarrean dagoen modelo ekonomikoaren alternatiba bezala aurkezten da, gizarte eraldaketarako eta justiziarako tresna gisa, garapen jasangarria eta parte-hartzailea bultzatuz.

REAS Euskadi-k Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomia solidarioa eta enpresa solidarioen sendotze eta aurrezagutzaren alde lan egiten du, arlo ekonomikoan alternatiba eraldatzaileak sortzen dituzten esperientzien eta baliabideen bultzada sustatuz.

Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...

IBILKARI 2015