Lagunen sarea

LAGUNCAR-ek interes handiarekin hartzen du GoiEnerren jarduera; jatorri berriztagarriko energia elektrikoaren komertzializazioa, irabazi asmorik gabeko kooperatiba hurbil eta garden baten izateagaitik.
GoiEner-ek subiranotasun energetikoa berreskuratu nahi du egun sektore elektrikoan liberalizatuta dauden esparruetan sartuz: merkaturatzea (energia erosketa) eta sorkuntza.
Energia, batik bat elektrikoa, egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. GoiEner-en xedea hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.
Garraioa (REEren eskuetan diren tentsio altuko azpiegiturak) eta banaketa (tentsio ertain eta baxuko azpiegiturak, konpainia handien kontrolpean direnak) oraindik erregulatuak daude.