Izena eman behar dezu soilik. Gertuko auto bat itxaroten daukazu.
Zerbitzua dohakoa da. Auto taldeka partekatuz esperientzia berri bat biziko duzu.
Tarteka auto baten beharra izaten duzu?
Autoa Partekatzen Duten Pertsonak Daude
Autorik izan ez eta noizean behin auto baten beharra izaten duzu. Kilometro gutxi egiten dituzu eta ez duzu auto berri baten zama hartu nahi. Batzutan auto desberdin baten premia ere izaten duzu.
Ibilkari zerbitzuan izena emanez, autoak eskaintzen dituzten pertsona edo taldeekin harremanetan jartzeko aukera izango duzu.
Auto bat al duzu partekatzeko?
Autoa Behar Duten Pertsonak Daude
Dirua aurreztu eta autoaren zama gutxitzea gustatuko litzaizuke... hala bada, zergaitik ez duzu zure autoa zure gertuko pertsonekin partekatzen.
Ibilkari zerbitzuaren bitartez inguruko pertsonek zure eskaintzaren berri izango dute eta autoa partekatzeko bidea erraztuko dizugu.
Auto-jabe eta erabiltzaileak topatu
Itxaroten ez zenuen aurrezpena!
Autoa partekatzea jabetzan izatea baino merkeagoa da. Bide honetatik, autoaren erosketa eta kostu finkoak (kostu osoaren %80a) partekatu egiten dira. Batez beste, autoa partekatuz urtean 2.500 € aurreztera irits zaitezke.
Harreman sozial berriak
Autoak gertuko pertsonekin partekatuz, hauen erabilera erosoa eta praktikoa gertatzen da, etxetik eta lantokitik gertu bait daude. Autoaren mantenua, kudeaketa eta bestelako eginkizunak elkarren artean banatuz gero, hauek uste baino errezagoak dira.
Bizitzeko ingurumen hobeago baten alde!
Autoak partekatzeak autoaren erabilera zentzudunago bat egitea bultzatu eta auto gutxiagoren beharra dakar. Hauen bitartez, aparkalekuen lur eremuak berreskuratu, ke isuri gutxiago eta energia kontsumoaren murrizketa lortzen dugu. Hala, mundu iraunkor eta hobe baten alde egiten da.
Zure udaletxeak gure zerbitzuak erabiltzeko interesa balu...
IBILKARI 2015